«Itzultzailearen beste baliabide batzuk» - 2015
2015eko martxoko hiru asteazkenetan, Donostiako Kirol Etxean elkartu ginen dozena bat lagun, itzultzaileentzat lagungarri diren tresna batzuk erabiltzen ikasteko edo hobeto erabiltzeko asmoz.
Lehenengo egunean, xBenchari ekin genion. Tresna berria zen guztiontzat, baina ikusi genuen oso lagun ona dela dokumentu elebidunekin lan egitean, terminologia zaintzeko eta hainbat egiaztapen egiteko (zerrenda zuriak, zerrenda beltzak, zuriune bikoitzak, jatorrizko eta helburuko kateen koherentzia, etab.); ia ezinbestekoa dokumentu asko daudenean, itzulpenean itzultzaile batek baino gehiagok parte hartzen dutenean, irizpide jakin batzuk bete behar direnean.
Bigarren egunean ere gogor lan egin genuen, eta gehienok erabiltzen dugun tresna bat, Excela, hobeto erabiltzen ikasi genuen: ohiko arazo batzuk nola konpondu, lan nekagarri batzuk nola arindu
Hirugarren eguna, azkena, arazotsua suertatu zen. Egun batean Interneten beharra izango, eta zuntz optikoan matxura gertatu orduan. Nabigatzailearenak teorian soilik ikusi behar izan genituen. Horrek ez zigun, baina, gogoa kendu Wordeko komodinak pixka bat lantzeko eta Paul Beverleyren FRedit makroa astintzeko.
Gai bat edo beste sakonago lantzeko gogoz gelditu ziren batzuk, baina eguneroko lanetan erabiltzen hastea bezalakorik ez dago tresnak menperatzeko.
Ixiar Iza Agirre, irakaslea.