«Zuzenketa-lana: tipula zuritzen II» ikastaroa


Norentzat

Erabat edo partez zuzentze-lanetan aritzen direnak, inoiz horretan aritzen direnak, edo jarduera horretan interesa duen edonor.

Irakasleak

Helburuak

2018ko ikastaro gehienbat teorikoan, gogoeta egin genuen testuak zuzentzeko lanaz, aintzat harturik zein izan litezkeen ikuspegi orokor baten oinarriak. Oraingo honetan, lan horren alderdi praktikoari heldu nahi diogu bete-betean, zuzenketaren arazo eta gorabeherarik ohikoenetan nondik jo asmatzeko eta testuak hobetzeko estrategiez jabetzeko.

Edukiak (besteak beste)

  • esaldien antolaera
  • puntuazioa
  • kohesioa eta koherentzia
  • egileak zer esan nahi zuen eta testuak zer esaten duen
  • testu mota bakoitzak bere zuzenketa-modua
  • erregistro-egokitasuna
  • kalkoak: alferrekoak eta beharrezkoak
  • unitate fraseologikoak eta klixeak
  • erdarazko euskara vs euskarazko euskara
  • arauak eta lizentziak
  • testuarekin eta egilearekin negoziatzea
  • gramatikako zertzelada batzuk
  • parte-hartzaileek proposaturiko zenbait auzi

Metodologia

Zuzenketa-lanaren inguruan barneratutako oinarri teoriko batzuk nola aplikatu landuko dugu, egiazko testuekin ariketa praktikoak eginez. Taldekide guztien parte-hartzea sustatuko dugu, haien premietara egokitzeko, eta parte-hartzaileen arteko solasaldia bultzatuko dugu, denon esperientziatik edanez norberaren lana fintzeko.

Non

Bilbon, Euskararen Etxean

Noiz

2023ko martxoaren 22an eta 23an

Ordu-kopurua

Guztira, 7 ordu (2 saio 3,5 ordukoak)

Ordutegia

16:00 – 19:30

Prezioa

-EIZIEko bazkideentzat: 75 euro
-Bazkide ez direnentzat: 110 euro
-Red Vértice osatzen duten elkarteetako bazkideentzat: 100 euro
(AATI, ACE Traductores, ACEC, AGPTI, AICE, AIPTI, APTIC, APTIJ, ASATI, Asetrad, ATIJC, ATRAE, AVIC, EspAIIC, FILSE, MET, TREMÉDICA, UniCo, XARXA)

Izena emateko epea

2023ko otsailaren 28tik martxoaren 8ra (biak barne)

IZENA EMAN

Oharrak

  • Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
  • 2023ko martxoaren 13an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.