«Kalkoak» ikastaroa (online) - 2023

EMAN IZENA


Helburua: Hizkuntza guztiek jasaten dute ingurukoen eragina, neurri batean edo bestean, baina auzo-hizkuntzetan egiten dena kopiatzea ezinbestekoa izan daiteke hizkuntza bat gizarte-aldaketetara arrakastaz egokitzeko. Hizkuntza batek beste baten eredutik berera egokitzen duen egiturari esaten zaio kalko. 

Saioan zehar, kalkoei buruzko hausnarketa bat eginen dugu (zer izan daitekeen kalko okerra eta zer ez…), eta  euskaraz gaur egun maiz topatzen ditugun zenbait kalko «oker» aztertu. Gero, denon artean, horietarako aukera jatorrak proposatuko ditugu.

Irakaslea: Amaia Lasheras

Noiz: 2023ko irailaren 28an

Non: ZOOM plataforma

Iraupena: 2 ordu

Ordutegia: 16:30 – 18:30

Prezioa:

  • EIZIEko bazkideak: doan (baina izena eman behar da)
  • Bazkide ez direnak: 30 euro

Izena emateko azken eguna: 2023ko irailaren 18a

  • Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko kideek izango dute lehentasuna.
  • 2023ko irailaren 21ean jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

EMAN IZENA

Ikastaro honek CEDROren laguntza jaso du.