«DENA DA ERLATIBOA? Edo nola itzuli euskarara perpaus erlatiboak bidean katramilatuta geratu gabe» ikastaroa - 2023

IZENA EMAN

Gauza jakina da euskarak eta inguruko erdarek ez dituztela perpaus erlatiboak modu berean eratzen. Horrek ez du arazo berezirik sortzen euskal hiztunen ahozko jardunean, norberak egokien datorkion egitura erabiltzen baitu unean-unean adierazi nahi duena esateko. Egunero erdal testuak euskaratzen dihardugun itzultzaileok, ordea, makina bat buruhauste izan ohi dugu jatorrizko testuan agertzen zaizkigun perpaus erlatibo zenbait euskarara ekartzean. Ikastaro honen helburua, beraz, euskarak erlatiboak egiteko dauzkan aukera guztiak arakatzea da, bai eta erdal testuak euskaratzean egiten ditugun akats ohikoenak aztertzea ere, eta, jakina, irtenbiderik egokienak proposatzea ere bai.

Hiru ordu eta erdiko saio batean, perpaus erlatiboen ezaugarriak aztertuko ditugu, erlatibo murrizgarrien eta ez-murrizgarrien arteko bereizketa ikertuko dugu eta euskaraz erlatiboak eratzeko dauzkagun moduak ikusiko ditugu (erlatibo arrunt jokatu nahiz jokatugabeak, zein eta bait- bidezko erlatiboak, erresuntiboak, korrelaziozkoak...). Alderdi teorikoa osatzeko, ariketa praktikoak ere egingo ditugu gaztelaniazko erlatibo zenbait euskarara ekarriz, eta ahaleginduko gara ikasleen artean sor daitezkeen zalantzak denon artean konpontzen.

Irakaslea

Aiora Jaka Irizar

Non eta noiz:

  • Donostian, 2023ko urriaren 17an. Euskaltzaindiaren egoitza
  • Bilbon, 2023ko urriaren 19an. Euskararen Etxea

Ordutegia

16:00 - 19:30

Ordu-kopurua

Guztira, 3,5 ordu

Prezioa

-EIZIEko bazkideentzat: 40 euro
-Bazkide ez direnentzat: 55 euro
-Red Vértice osatzen duten elkarteetako bazkideentzat: 50 euro

Izena emateko epea

2023ko irailaren 27tik urriaren 5era (biak barne)

Oharrak

  • Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
  • 2023ko urriaren 10ean jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.