Lehiaren Euskal Kontseiluaren ebazpena

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza Zuzendariak zehapen-espedientea ireki zuen EIZIEren aurka 2012ko urtarrilean, lehiaren defentsari buruzko legearen arau-hauste bat izan zela-eta, elkarteak itzulpen-tarifen taula bat argitaratzeagatik.

2014ko apirilaren 7an jakinarazi zuen Lehiaren Euskal Agintaritzak 01/2012 (EIZIE-Itzulpen tarifak) espedientearen Ebazpena.

Lehiaren Euskal Kontseiluak ebatzi du, besteak beste:

  • EIZIEri zortzi mila euroko (8.000 €) isuna ezartzea.
  • EIZIEri ebazpen hau bere webguneko leku nabarmen batean argitara dezan agintzea (…). Argitaratzeak urtebeteko iraupena izango du.

Agindu hori betetzera dator ohar hau.

Hemen irakur daiteke ebazpena osorik.

Alabaina, Zuzendaritza Taldeak auzi honen gaineko bere iritzia zabaldu nahi izan du adierazpen baten bidez:

2014-04-07