EIZIEren aurkezpena EHUn - 2016

Martxoaren 1ean, Mikel Garmendia eta Ane López Gasteizko Letren Fakultatean izan ziren Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduko ikasleei EIZIE elkartea aurkezten.

Mikel Garmendiak EIZIE zer den azaldu zuen, eta elkartearen lanaren berri eman zuen. Horretarako, sorrera-sorreratik abiatu zen, eta ia 30 urteko ibilbidean elkarteak egin duen lana eta bete duen funtzio garrantzitsua azpimarratu zituen.

Ane Lópezek, berriz, itzulpengintza eta interpretazio ikasketak amaitu ostean ikasleek zer aukera dituzten azaldu zuen, eta, bere ustez Elkarteko kide izateak edozein itzultzaileri (are gehiago gazte hasiberri bati) dakarzkion onurak nabarmendu zituen.

Biek ala biek EIZIEk beren lan-ibilbidean izan duen eragin positiboa azaldu zuten, eta ikasleak kide egitera gonbidatu zituzten.

Ikus hemen saioaren bideoa eta Ane Lópezek prestaturiko dokumentua.