EIZIEren aurkezpena EHUn - 2013
Urriaren 29an, Iñigo Errasti eta Ane López Gasteizko Letren Fakultatean izan ziren EIZIE elkartea aurkezten. Iñigo Errastik EIZIE zer den azaldu zuen eta elkartearen lanaren berri eman zuen. Ane Lópezek, berriz, itzulpengintza eta interpretazio ikasketak amaitu ostean ikasleek dituzten hainbat aukera azaldu zituen.
Biek ala biek nabarmendu zituzten gure elkarteko kide izateak dakartzan onurak, eta ikasleak kide egitera gonbidatu zituzten. Izan ere, EIZIEk estatutuak aldatu ditu, itzulpengintza eta interpretazio graduko/lizentziako bigarren zikloko ikasleak elkartera hurbildu ahal izateko.
Hemen dituzue saioaren bideoa eta Ane Lópezek prestaturiko Lizentzia bukatu dut, eta orain zer? dokumentua.