Bazkidetza

Bakarka jarduteko lanbidea da itzulpengintza, baina ez gaude bakarrik.

ez_bakarrik.png

Abantailak

Zer eskaintzen du EIZIEk?

  • Informazio trukerako eta harremanetarako gune bat.
  • "Barnekoa" buletina, bazkideen posta-zerrenda.
  • Bazkideen lan-poltsa: lan-eskaintzak edo -eskaerak egiteko.
  • Nor da Nor datu-baseko profila eta harremanetarako bidea.
  • Aholkularitza.
  • EIZIEren argitalpen ororen ale bana. Esate baterako, Senez aldizkariaren urteko alea.
  • Ikastaroetan, lehentasuna zerrendetan eta prezio bereziak.
  • Red Vérticeko elkarteek antolaturiko ikastaroetan prezio bereziak.
  • Deskontuak zenbait kudeaketa-tresnatan.

Baldintzak

EIZIEn bazkidetu nahi dutenek euskaraz dakitela eta itzulpengintzan aritzeko gaitasun profesionala dutela egiaztatu behar dute.

Baldintza profesionalak

EIZIEren kide izateko baldintza hauetakoren bat bete beharko da:

  • Itzultzaile edo interprete izateko ikasketak egin izana, Euskal Herriko zein kanpoko edozein unibertsitate edo eskolatan. edo
  • Euskarara edo euskaratik bi liburu itzuli eta argitaratu izana, edo bi libururen parekotzat jo daitekeen orri-kopurua itzuli izana. edo
  • Itzultzaile edo zuzentzaile lanpostu batean gutxienez urtebetean jardun izana, betiere sorburu hizkuntza edo xede hizkuntza euskara izanik. edo
  • Interprete lanetan gutxienez 50 orduz jardun izana, sorburu hizkuntza edo xede hizkuntza euskara izanik.
Hizkuntzazko baldintzak

Baldintza profesionalek hala bermatzen ez badute, euskaraz badakiela frogatu beharko da, era hauetako batean:

  • agiri ofizialen baten bitartez,
  • itzulpenen bat (20 orrialde gutxienez) euskaratik edo euskarara egina duela frogatuta.
Egiaztagiriak

Aurreko bi ataletan aipatu diren baldintza guztiak agirien bidez frogatu behar dira.
Norbaitek, elkartearen helburuekin bat etorri eta itzulpengintzan, interpretazioan edo testu-zuzenketan jarduna izan arren, aurreko baldintzak egiaztagiriekin behar bezala frogatu ezin baditu, hiru elkartekideren abala aurkeztu beharko du bazkidetza-eskabidearekin batera.

Bazkide izateko beste aukera batzuk
  • Nahiz eta itzulpengintzan, interpretazioan edo testu-zuzenketan ez aritu, elkartearen helburuekin bat etorri eta zeregin horietakoren batekin loturiko jarduna dutenek ere aukera dute bazkide izateko. Horretarako, agiriz frogatu beharko dute beren jarduna. Dena dela, ezin badute agiri bidez frogatu, hiru elkartekideren abala aurkeztu beharko dute bazkidetza eskabidearekin batera.
  • Itzulpengintza eta interpretazioko graduko 2. zikloko ikasketak edota itzulpengintzako graduondo bat egiten aritzea (Euskal Herrikoak zein kanpoko edozein unibertsitatetakoak).

Nola bazkidetu

Bazkidetza eskaria

Bazkide egin nahi izanez gero, bidali zure eskaria EIZIEra idatziz (Zuzendaritza Batzordeari), honako agiri hauekin batera:

  • Bazkide-fitxa
  • Itzulpenen fitxa
  • Nortasun Agiriaren kopia
  • Argazki bat (ahal dela, bertikala eta gutxienez 200 pixeleko zabalera) 
  • Curriculum Vitae
Bazkide-kuota

Urteko kuota (2024): 78 euro (ikasleek, 39 euro)
Sarrera-kuota: 36 euro, 26 urtetik beherakoentzat eta ikasleentzat izan ezik.


EIZIEkideak

Bazkideei buruzko informazio zehatzagoa edota haiekin harremanetan jarri nahi izanez gero, Nor da Nor Euskal Itzulpengintzaren datu-basean aurkituko dituzu.

Ohorezko bazkideak

Aurreko belaunaldietako idazle-itzultzaileek egindako lana aitortze aldera izendatu zituen EIZIEk ohorezko bazkideak.

Azken eguneratzea: 2024-01-08