Teknologia berriei buruzko mintegia (2011)
Teknologia berrien inguruan gaur egun diren kezka eta egitasmoak jasotzeko asmotan antolatu zen mintegia, eta elkartekide hauek hartu zuten parte: Karlos del Olmo, Gotzon Egia, Elena García, Mila Garmendia, Maite Imaz, Iñigo Roque eta Josu Zabaleta.
Iñigo Roquek puntua jarrita, iritzi-emaileek gaia jorratu zuten, eta txosten batean laburbildu dira haiek adierazitakoak. Txostenaren sarreran dioenez, “testuak funtsezko zenbait ildo erakusten ditu, bidea urratzen jarrai dezagun etorkizun oparoko eremu honetan”.
Honako gai hauek izan zituzten hizpide:
- Itzulpen-memoriak
- Corpusak
- Itzulpen automatikoa
- Sareko baliabideak
- Ikus-entzunezkoak eta multimediak
- Prestakuntza
- Itzulpengintzaren erronkak eta EIZIEren eginkizunak
- Proposamen-iradokizunak
Ikus hemen txostena (PDF formatuan).