Jardunerako gidak
Postedizioari buruzko gida profesionalentzat
Gida honen helburua da postediziorako enkargu baten aurrean izan ditzakegun zalantzak laburbiltzea. Itzulpenaz bestelako zerbitzu batez ari gara hemen, enpresa edo agentzia batekin aldez aurretik hala hitzarturik. Bezeroak, jatorrizko testua ez ezik, itzulpen automatiko bidez sorturiko testua ere helaraziko digu.
Asetrad elkarteak argitaratu du gida. Ikus hemen.
Interpretazio zerbitzuak kontratatzeko gida
Gaian aditua izan gabe interpretazio zerbitzu bat kontratatzea erronka handia izan daiteke. Gida honetan bildutako aholkuek lasaitasun osoz ondo aukeratzen lagunduko dizute.
- Hemen duzu gida PDF formatuan.
Urruneko interpretaziorako gomendioak
Urruneko interpretazio zerbitzu bat kontratatzean bai erabiltzaileek bai profesionalek kontuan hartu beharreko gomendioak.
- Hemen dituzu gomendioak PDF formatuan.
Interpretazioari buruzko protokoloak
EIZIEk, bestalde, interpretazioari buruzko protokoloak sortu zituen 2003an:
Testu baten zuzenketa enkargatzeko dekalogoa
Zuzenketa bila jotzen duen edonori 10 puntutan azaltzen zaio nola egin enkargua, eta zuzentzaileak ere topatuko ditu hainbat jakingarri.
Hemen duzu PDF formatuan.
Itzulpen bezeroentzako gida
Itzultzaile bila jotzen duen edonori gure lanbidearen berri emango dion argitalpena prestatu genuen 2009an IZOrekin batera. Itzulpen bat kontratatzeko orduan kontuan hartu beharreko aholku batzuk ematen dira bertan (batik bat bezero berriei banatzeko pentsatua da).
Hemen duzu pdf formatuan.
Ikus, baita ere, Itzulpen bat kontratatzeko gida (Chris Durban), Goihatak itzulia.
CEATLren hexalogoa
2011ko maiatzaren 14an CEATLen Batzar Nagusian hartutako itzulpengintza literariorako hexalogoa.
- Ikus PDFa (euskaraz)
2018an, berriz, hexalogo hori zabalago landu du CEATLek, eta gida bat sortu dute itzulpen kontratuei buruz.