31 eskutik bloga

cropped-img_7336-2.jpg

31 eskutik bloga 2012. urtean sortu zuen EIZIEk eta 2016ra arte egon zen martxan.

Helburua zen egunero euskararen erabilerari buruzko testu bat argitaratzea, modu didaktikoan idatzia. Hala, egunero testu bat argitaratu ahal izateko 31 lagunek idazten zuten, hilean behin. Era horretan, euskarazko testugintzarekin zerikusia zuen edononr egunero irakurriko zuen erreferentzia bat izatea zuen xede "31 eskutik" blogak.

Talde-blog bat izan zen, zabala, irekia eta lankidetzazkoa eta haren xede zein ezaugarri nagusia zen ekarpenak egitea, gogoeta zein proposamenei zabalkundea ematea eta elkarrizketa sortzea.

Era berean, idazle edo blogari bakoitzak askatasun osoa zuen nahi zuen alderditik jotzeko; batzuetan, akats edo joeraren bat kritika zezakeen, beste batzuetan, erabil-eremu batzuetan arazotsu gertatzen diren hitz, esaldi-modu ala hoerak aipatu eta abar.

EIZIEk ahalegina egin zuen alor akostako kideak biltzeko: irakaskuntzakoak, komunikabideetakoak, itzultzaileak, idazleak, ikertzaileak, hiztegigileak...

Arestian esan bezala, azken sarrera 2016an argitaratu zen arren, garrantzitsua iruditzen zaigu bloga kontsultagarri mantentzea, gai ugari jorratu ziren, oraindik ere interesgarri izan daitezkeenak.

Bloga kontsultagarri dago hemen.