Itzulpen lehiaketa 2014 - Literatura Unibertsala bildumarako

pdf.jpg

LITERATURA UNIBERTSALA BILDUMA

Proiektuak aurkezteko epea

Epea 2014ko uztailaren 7an amaituko da, eguerdiko 12:00etan.

Lehiatzaileak

Itzulpengintzan diharduten itzultzaile profesionalak zein hasi berriak izan daitezke lehiatzaile.

Lehiatzaile orok obra baterako edo gehiagotarako itzulpen-proiektuak aurkez ditzake, bakoitzari bere lema eta gutun-azal itxia erantsiz (ikus itzulgaien zerrenda).

Aurkeztu beharrekoak

  • 10 orrialdeko lagina aurkeztu behar da euskaraz, lau kopiatan eta orri zenbakituetan. Besterik aipatzen ez denean, liburuaren -ez hitzaurrearen- hasierako orriak itzuli behar dira (12 tamainako letra; lerro arteko espazioa: 1,5).
  • Itzulpena egiteko erabilitako jatorrizko liburuaren fotokopiak (10 orrialdeko laginari dagozkionak), lau kopiatan.

    • Itzulpenen bat obraren jatorrizko hizkuntzatik egin ez bada, gutxienez bi sorburu-hizkuntza erabili beharko dira, eta horiei dagozkien orrialdeen fotokopiak aurkeztu.

  • Jatorrizko obraren bibliografi fitxa (jatorrizko titulua, edizioa, urtea, eta abar). Jatorrizko testua Internetetik jasoa baldin bada, helbide zehatza adierazi behar da.

  • Ez da itzultzailearen izenik agerian jarriko, baina bai goiburu bat; itzultzailearen datuak gutun-azal itxi baten barruan adieraziko dira, eta horren azalean goiburu bera errepikatu. Hauek dira adierazi beharreko datuak: itzultzailearen izen-deiturak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, izenpea. Nortasun agiriaren fotokopia ere sartu behar da gutun-azal horretan.

Itzulpen-proiektua postaz bidali nahi izanez gero, «Literatura Unibertsala» lehiaketarako dela adierazi behar da gutun-azalean. EIZIE elkartearen egoitzara bidali behar dira proiektuak (Zemoria 25, behea – 20013 Donostia).

Epaimahaia

Horretarako propio eratuko den epaimahaiak hartuko du itzulgaiak esleitzeko erabakia. Honela osatuko da: Eusko Jaurlaritzak izendaturiko itzulpen-munduko aditu bat, itzulpenen argitalpena egingo duen argitaletxeak proposaturiko bat, eta EIZIE elkarteak izendaturiko bat. Epaimahaikideek ezingo dute lehiaketan parte hartu. EIZIE elkarteak idazkari bat ere izendatuko du, hizpiderik eta botorik gabe arituko dena. Epaimahaiaren erabakia atzeraezina izango da.

Oharrak

Esleituak izan diren proiektuen itzultzaileei soilik emango zaie epaimahaiaren erabakiaren berri zuzenean, baina EIZIE elkartearen webguneko albistegian ere jakinaraziko da.

Argibide gehiago jasotzeko, jo info@eizie.org helbidera edo 943 277 111 telefonora.

Itzulgaien zerrenda
Idazlea Izenburua Ordainsaria
Emily Brontë Wuthering Heights 9.720 €
Ralph Ellison Invisible man (1) 14.850 €
Alice Munro Hateship, Friendship, Courtship, Loveship, Marriage 10.530 €
Louis Guilloux Le sang noir 14.850 €
François Villon Le testament (2) 4.725 €
Erich Maria Remarque Im Westem nichts neues 6.000 €
Amos Oz Black Box (Kufsah shehora) (3) 7.830 €
Norman Manea Întoarcerea huliganului (El regreso del Húligan) 15.000 €
Clarice Lispector Felicidade Clandestina (4) 3.375 €
Italo Svevo Senilitá 6.075 €
Pere Calders Aquí descansa Nevares (Antologia) (5) 6.615 €
Alejo Carpentier El siglo de las luces 9.960 €
Sergei Doblatov Чемодан (La maleta) 2.700 €

(1) Lehiaketarako, “Prologue”-ren itzulpena aurkeztu behar da.

(2) Lehiaketarako, zati hauek itzuli behar dira: Hasierako I, II, III eta IV ahapaldiak, eta “Ballade des dames du temps jadis” osorik.

(3) Jatorrizkotik itzuli ezean, beste bi hizkuntzetako bat ingelesa izango da.

(4) Lehiaketarako, lehen hiru ipuinak itzuliko dira.

(5) Lehiaketarako, Aquí descansa Nevares narrazioaren lehen lau atalak itzuliko dira. Prioektua esleituz gero, ondoren adieratzen diren ipuinek osatuko dute antologia: Aquí descansa Nevares / El desert / El principi de la saviesa / La verge de les vies / Reportatge de l'esbós de la mort / Demá a les tres de la matinada / El sistema Robert Hein / El batalló perdut / Les parets i les barbes / L'espiral / Ruleta russa / Nosaltres dos / Zero a Malthus.

**************

Obrak itzultzeko epeak

Liburuak itzultzeko epea orri kopuruaren araberakoa da: 125 orri - 6 hilabete. Proportzio horren arabera kalkulatuko dira epeak.

Ordainsariak

Sorburu hizkuntzaren arabera, orriko: gaztelania: 24 € / frantsesa, ingelesa, katalana, galegoa, portugesa, italiera: 27 € / gainerakoak: 30 €.

Itzulpena jatorrizko hizkuntzatik ez den besteren batzuetatik egiten bada, sorburu hizkuntzei dagozkien tarifen batez bestekoa erabiliko da.

Argitalpena

Esleipenaren ondoren, obra osoaren itzulpena egiteko kontratua sinatuko dute EIZIEk eta itzultzaileak, eta obra hori hirugarren batek argitaratzeko baimena emango dio itzultzaileak Elkarteari (Erein eta Igela argitaletxeek argitaratuko dituzte paperezko liburu eta e-book forman, bilduma honetarako bat eginik).