Itzulpen lehiaketa 2009 - Literatura Unibertsala bildumarako

PDF

Proiektuak aurkezteko epea

Epea 2009ko apririlaren 21ean amaituko da, eguerdiko 12ak baino lehen, eta EIZIE elkartearen egoitzara (Zemoria 25, behea – 20013 Donostia) bidali behar dira itzulpenak.

Parte hartzeko baldintzak

Lehiatzaile orok obra baterako edo gehiagotarako itzulpen-proiektuak aurkezten ahalko ditu, bakoitzari bere lema eta gutunazal itxia erantsiz (ikus itzulgaien zerrenda).

Aurkeztu beharrekoak

10 orrialdeko lagina aurkeztu behar da euskaraz, lau kopiatan eta orri zenbakituetan. Besterik aipatzen ez denean, liburuaren -ez hitzaurrearen- hasierako orriak itzuli behar dira (12 tamainako letra, lerro arteko espazioa 1,5).

Itzulpena egiteko erabilitako jatorrizko liburuaren fotokopiak (10 orrialdeko laginari dagozkienak), lau kopiatan, eta bibliografi fitxa (jatorrizko titulua, edizioa, urtea, eta abar). Jatorrizko testua Internet saretik jasoa baldin bada, helbide zehatza adierazi behar da.

Itzulpen proiektu bakoitzak ezizena eramango du. Aparteko gutunazal itxi batean itzultzailearen izen-deiturak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa, sinadura eta nortasun agiriaren fotokopia emango dira, kanpoaldean itzulgaiaren titulua eta itzultzailearen lema edo ezizena adieraziz.

Itzulpen-proiektua postaz bidali nahi izanez gero, «Literatura Unibertsala» lehiaketarako dela adierazi behar da gutunazalean.

Adjudikaziorako epaimahaia

Itzulgaiak nori esleitu, horretarako eratuko den epaimahai batek erabakiko du eta honela osatuko da: Eusko Jaurlaritzak izendaturiko itzulpen-munduko aditu bat, itzulpenen argitalpenak egingo duen argitaletxeak proposaturikoa, eta EIZIE elkarteak izendaturikoa. EIZIE elkarteak idazkari bat ere izendatuko du, hizpiderik eta botorik gabe arituko dena. Epaimahaiaren erabakia atzeraezina izango da.

Oharrak

Esleituak izan diren proiektuen itzultzaileei soilik emango zaie epaimahaiaren erabakiaren berri, eta liburu osoa itzultzeko kontratua sinatuko dute EIZIEk eta itzultzaileak. Liburuak itzultzeko epea orri kopuruaren araberakoa da: 125 orri - 6 hilabete / 250 orri - urtebete / >250 - proportzioan kalkulatuko da.

Itzulpenen bat obraren jatorrizko hizkuntzatik ez bada egiten, gutxienez bi sorburu-hizkuntza erabili beharko dira, eta horiei dagozkien orrialdeen fotokopiak aurkeztu.

Argibide gehiago jasotzeko jo bulegoa[a bildua]eizie.org helbidera edo 943 277 111 telefonora.

Itzulgaien zerrenda
Idazlea Izenburua Ordainsaria
MELVILLE, Herman Benito Cereno eta Billy Bud<ahref="#oh1">1 5.940 €
HUYSMANS, Joris-Karl A rebours 6.210 €
VILLIERS DE L'ISLE-ADAM Contes Cruels (Vera)<ahref="#oh1">2 3.915 €
BACHMANN, Ingebor Simultan<ahref="#oh1">3 6.300 €
BUZZATI, Dino Il deserto dei tartari 5.940 €
ROJAS, Fernando de La Celestina 5.160 €
CLARIN, Leopoldo Alas ”Adios, Cordera” eta beste ipuin batzuk<ahref="#oh1">4 3.000 €
STRINDBERG, August "Andereño Julie" eta beste bi antzerki<ahref="#oh1">5 3.600 €
FOLE, Anxel A lus do candil 3.105 €
CALDERS, Pere Ipuinak (Aquí descansa Nevares)<ahref="#oh1">6 6.615 €

Oharrak

* Itzulpena jatorrizko hizkuntza ez den besteren batzuetatik egiten bada, sorburu hizkuntzei dagozkien tarifen batez bestekoa erabiliko da (orriko ordainak: gaztelania: 24 €; frantsesa, ingelesa, portugesa, italiera: 27 €; gainerakoak: 30 € )

(1) Lehiaketarerako Benito Cereno liburuaren hamar orriak itzuli behar dira. Proiektua esleituz gero, bi obrak itzuli beharko dira.

(2) Lehiaketarako Vera itzuliko da. Proiektua esleituz gero, ondoren adierazten diren ipuinek osatuko dute liburua: Vera / La torture par l'espérance / L'aventure de Tse-i-la / L'enjeu / La Reine Ysabeau / Le convive des dernières fêtes / Sombre récit, conteur plus sombre / Les demoiselles de Bienfilâtre / La Machine à gloire / Le diner le plus beau du monde / L'Affichage céleste / L'Inconnue / L'Intersigne.

(3) Lehiaketarako Simultan-en lehen hamar orriak itzuli beharko dira. Proiektua esleituz gero, ondoren adierazten diren ipuinek osatuko dute liburua: Simultan / Ihr glückliches Augen / Probleme Probleme / Das Gebell / Drei Wege zum See.

(4) Lehiaketarako “Adios, Cordera” ipuina itzuliko da. Proiektua esleituz gero, horrez gain, beste hauek ere osatuko dute ipuin-bilduma: El diablo en Semana Santa / Mi entierro / La Ronca / El dúo de la tos / El sustituto / El entierro de la sardina / Dos sabios / Pipá.

(5) Lehiaketarako Frönken Julie (Andereño Julie) antzezlanaren lehen hamar orriak itzuliko dira. Proiektua esleituz gero, horrez gain, beste hauek ere itzuli beharko dira: Fadren (Aita) / Fordringsägare (Hartzekodunak).

(6) Lehiaketarako Aquí descansa Nevares itzuliko da. Prioektua esleituz gero, ondoren adierazten diren ipuinek osatuko dute antologia: Aquí descansa Nevares / El desert / El principi de la saviesa / La verge de les vies / Reportatge de l'esbós de la mort / Demá a les tres de la matinada / El sistema Robert Hein / El batalló perdut / Les parets i les barbes / L'espiral / Ruleta russa / Nosaltres dos / Zero a Malthus.