Itzulpen lehiaketa 2006
Proiektuak aurkezteko epea
Epea 2006ko ekainaren 15ean amaituko da, eguerdiko 12ak baino lehen, eta EIZIE elkartearen egoitzara (Zemoria 25, behea 20013 Donostia) bidali behar dira itzulpenak.
Parte hartzeko baldintzak
Lehiatzaile orok obra baterako edo gehiagotarako itzulpen-proiektuak aurkezten ahalko ditu, bakoitzari bere lema eta gutunazal itxia erantsiz (ikus itzulgaien zerrenda).
Aurkeztu beharrekoak
10 orrialdeko lagina aurkeztu behar da euskaraz, lau kopiatan eta orri zenbakituetan. Besterik aipatzen ez denean, liburuaren -ez hitzaurrearen- hasierako orriak itzuli behar dira (12 tamainako letra, lerro arteko espazioa 1,5).
Itzulpena egiteko erabilitako jatorrizko liburuaren fotokopiak (10 orrialdeko laginari dagozkienak), lau kopiatan, eta bibliografi fitxa (jatorrizko titulua, edizioa, urtea, eta abar). Jatorrizko testua Internet saretik jasoa baldin bada, helbide zehatza adierazi behar da.
Itzulpen proiektu bakoitzak ezizena eramango du. Aparteko gutunazal itxi batean itzultzailearen izen-deiturak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa, sinadura eta nortasun agiriaren fotokopia emango dira, kanpoaldean itzulgaiaren titulua eta itzultzailearen lema edo ezizena adieraziz.
Itzulpen-proiektua postaz bidali nahi izanez gero, «Literatura Unibertsala» lehiaketarako dela adierazi behar da gutunazalean.
Adjudikaziorako epaimahaia
Itzulgaiak nori esleitu, horretarako eratuko den epaimahai batek erabakiko du eta honela osatuko da: Eusko Jaurlaritzak izendaturiko itzulpen-munduko aditu bat, itzulpenen argitalpenak egingo duen argitaletxeak proposaturikoa, eta EIZIE elkarteak izendaturikoa. EIZIE elkarteak idazkari bat ere izendatuko du, hizpiderik eta botorik gabe arituko dena. Epaimahaiaren erabakia atzeraezina izango da.
Oharrak
Esleituak izan diren proiektuen itzultzaileei soilik emango zaie epaimahaiaren erabakiaren berri, eta liburu osoa itzultzeko kontratua sinatuko dute EIZIEk eta itzultzaileak. Liburuak itzultzeko epea orri kopuruaren araberakoa da: 125 orri - 6 hilabete / 250 orri - urtebete / >250 - proportzioan kalkulatuko da.
Itzulpenen bat obraren jatorrizko hizkuntzatik ez bada egin, gutxienez bi sorburu-hizkuntza erabili beharko dira, eta horiei dagozkien orrialdeen fotokopiak aurkeztu.
Argibide gehiago jasotzeko jo bulegoa@eizie.org helbidera edo 943 277 111 telefonora.
ITZULGAIEN ZERRENDA
Itzulgaien zerrenda 2006 | |||
---|---|---|---|
Idazlea | Izenburua | Orriak | |
ACHEBE, Chinua | Things fall apart | 160 | |
BRONTË, Emily | Wuthering heights | 365 | |
GORDIMER, Nadine | Burgers Daughter | 425 | |
HAWTHORNE, Nathaniel | Ipuinak (Wakefield)1 | 200 | |
LOVECRAFT, H.P. | At the Mountains of Madness | 145 | |
MELVILLE, Herman | Benito Cereno eta Billy Bud2 | 220 | |
OCONNOR, Flannery | A good man is hard to find (and Other Stories) 3 | 245 | |
HUYSMANS, Joris-Karl | A rebours | 230 | |
KUNDERA, Milan | L'insoutenable légèreté de l'être4 | 325 | |
MOLIÈRE | Le Tartuffe eta LAvare5 | 130 | |
PROUST, Marcel | Du côté de chez Swann | 590 | |
VILLIERS DE L'ISLE-ADAM | Contes Cruels (Vera)6 | 145 | |
BACHMANN, Ingebor | Simultan7 | 210 | |
BERNHARD, Thomas | Der Untergeher | 160 | |
ROTH, Joseph | Redetzkymarsch | 405 | |
SCHNITZLER, Arthur | Ipuin antologia8 | 175 | |
BUZZATI, Dino | Il deserto dei tartari | 220 | |
BUFALINO, Gesualdo | Le menzogne della notte | 180 | |
PLATONOV, Andrei | Котлован (La excavación) | 150 | |
SHOLOKHOV | Донские расскази (Don-eko ipuinak)9 | 80 | |
QUIROGA, Horacio | Ipuinak (La insolación)10 | 180 | |
ROJAS, Fernando de | La Celestina | 215 | |
SABATO, Ernesto | El túnel | 120 | |
CLARIN, Leopoldo Alas | Adios, Cordera eta beste ipuin batzuk11 | 125 | |
CARDOSO PIRES, Jose | Balada da praia dos caes | 280 | |
MACHADO DE ASSIS | On Casmuro | 205 | |
FOLE, Anxel | A lus do candil | 115 | |
CALDERS, Pere | Ipuinak (Aquí descansa Nevares)12 | 245 |
Oharrak
* Itzulpena jatorrizko hizkuntza ez den besteren batzuetatik egiten bada, sorburu hizkuntzei dagozkien tarifen batez bestekoa erabiliko da (orriko ordainak: gaztelania: 21 €; frantsesa, ingelesa, portugesa, italiera: 24 €; gainerakoak: 27 € )
(1) Lehiaketarako Wakefield itzuliko da. Proiektua esleituz gero, ondoren adierazten diren ipuinek osatuko dute liburua: The wives of the dead / Mr. Higginbotham's catastrophe / Alice Doane's appeal / Young Goodman Brown / Wakefield / The ambitius guest / The minister's black veil / Dr. Heidegger's experiment / Earth's Holocaust / The artist of the beautiful / The Great Stone Face / Ethan Brand.
(2) Lehiaketarerako Benito Cereno liburuaren hamar orriak itzuli behar dira. Proiektua esleituz gero, bi obrak itzuli beharko dira.
(3) Lehiaketarako A Late Encounter with the Enemy itzuliko da.
(4) Salbuespen gisa, sorburu hizkuntza frantsesa izango da.
(5) Lehiaketarako Le Tartuffe obraren lehen hamar orriak itzuli behar dira. Proiektua esleituz gero, bi obrak itzuli beharko dira.
(6) Lehiaketarako Vera itzuliko da. Proiektua esleituz gero, ondoren adierazten diren ipuinek osatuko dute liburua: Vera / La torture par l'espérance / L'aventure de Tse-i-la / L'enjeu / La Reine Ysabeau / Le convive des dernières fêtes / Sombre récit, conteur plus sombre / Les demoiselles de Bienfilâtre / La Machine à gloire / Le diner le plus beau du monde / L'Affichage céleste / L'Inconnue / L'Intersigne.
(7) Lehiaketarako Simultan-en lehen hamar orriak itzuli beharko dira. Proiektua esleituz gero, ondoren adierazten diren ipuinek osatuko dute liburua: Simultan / Ihr glückliches Augen / Probleme Probleme / Das Gebell / Drei Wege zum See.
(8) Lehiaketarako Das Schicksal des Freiherrn von Leisenbohg itzuliko da. Proiektua esleituz gero, horrez gain, ondoren adieratzen diren ipuinek osatuko dute antologia: Der Witwer / Die Toten schweigen / Der blinde Geronimo und sein Bruder / Die Fremde / Die griechische Tänzerin / Wohltaten, still und rein gegeben / Die Weissagung / Der tote Gabriel / Der Tod des Junggesellen / Ich.
(9) Lehiaketarako Шибалково семя (Shibalok-en hazia) eta Председатель РевВоенСовета республики (Errepublikako presidentea) itzuliko dira.
(10) Lehiaketarako La insolación itzuliko da. Proiektua esleituz gero, ondoren adierazten diren ipuinek osatuko dute antologia: La insolación / Los buques suicidantes / A la deriva / Los mensú / La gallina degollada / El almohadón de vigas / Una bofetada / El desierto / Un peón / Juan Darien / Los desterrados / Van-Houten / Tacuara-Mansión / El hombre muerto / Los destiladores de naranja / El conductor del rápido / El hijo.
(11) Lehiaketarako Adios, Cordera ipuina itzuliko da. Proiektua esleituz gero, horrez gain, beste hauek ere osatuko dute ipuin-bilduma: El diablo en Semana Santa / Mi entierro / La Ronca / El dúo de la tos / El sustituto / El entierro de la sardina / Dos sabios / Pipá.
(12) Lehiaketarako Aquí descansa Nevares itzuliko da. Prioektua esleituz gero, ondoren adieratzen diren ipuinek osatuko dute antologia: Aquí descansa Nevares / El desert / El principi de la saviesa / La verge de les vies / Reportatge de l'esbós de la mort / Demá a les tres de la matinada / El sistema Robert Hein / El batalló perdut / Les parets i les barbes / L'espiral / Ruleta russa / Nosaltres dos / Zero a Malthus.