Itzulpen lehiaketa 2005

Proiektuak aurkezteko epea

Epea 2005eko ekainaren 9an amaituko da, eguerdiko 12ak baino lehen, eta EIZIE elkartearen egoitzara (Zemoria 25, behea – 20013 Donostia) bidali behar dira itzulpenak.

Parte hartzeko baldintzak

Lehiatzaile orok obra baterako edo gehiagotarako itzulpen-proiektuak aurkezten ahalko ditu, bakoitzari bere lema eta gutunazal itxia erantsiz (ikus itzulgaien zerrenda).

Aurkeztu beharrekoak

10 orrialdeko lagina aurkeztu behar da euskaraz, lau kopiatan eta orri zenbakituetan. Besterik aipatzen ez denean, liburuaren -ez hitzaurrearen- hasierako orriak itzuli behar dira (12 tamainako letra, lerro arteko espazioa 1,5).

Itzulpena egiteko erabilitako jatorrizko liburuaren fotokopiak (10 orrialdeko laginari dagozkienak), lau kopiatan, eta bibliografi fitxa (jatorrizko titulua, edizioa, urtea, eta abar). Jatorrizko testua Internet saretik jasoa baldin bada, helbide zehatza adierazi behar da.

Itzulpen proiektu bakoitzak ezizena eramango du. Aparteko gutunazal itxi batean itzultzailearen izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura eta nortasun agiriaren fotokopia emango dira, kanpoaldean itzulgaiaren titulua eta itzultzailearen lema edo ezizena adieraziz.

Itzulpen-proiektua postaz bidali nahi izanez gero, «Literatura Unibertsala» lehiaketarako dela adierazi behar da gutunazalean.

Adjudikaziorako epaimahaia

Itzulgaiak nori esleitu, horretarako eratuko den epaimahai batek erabakiko du eta honela osatuko da: Eusko Jaurlaritzak izendaturiko itzulpen-munduko aditu bat, itzulpenen argitalpenak egingo duen argitaletxeak proposaturikoa, eta EIZIE elkarteak izendaturikoa. EIZIE elkarteak idazkari bat ere izendatuko du, hizpiderik eta botorik gabe arituko dena. Epaimahaiaren erabakia atzeraezina izango da.

Oharrak

Esleituak izan diren proiektuen itzultzaileei soilik emango zaie epaimahaiaren erabakiaren berri, eta liburu osoa itzultzeko kontratua sinatuko dute EIZIEk eta itzultzaileak. Liburuak itzultzeko epea orri kopuruaren araberakoa da: 125 orri - 6 hilabete / 250 orri - urtebete / >250 - proportzioan kalkulatuko da.

Itzulpenen bat obraren jatorrizko hizkuntzatik ez bada egin, gutxienez bi sorburu-hizkuntza erabili beharko dira, eta horiei dagozkien orrialdeen fotokopiak aurkeztu.

Argibide gehiago jasotzeko jo bulegoa@eizie.org helbidera edo 943 277 111 telefonora.

ITZULGAIEN ZERRENDA

Itzulgaien zerrenda
Idazlea Izenburua Orriak Euroak
ACHEBE, Chinua Things fall apart 160 3.840
BRONTË, Emily Wuthering heights 365 8.760
GORDIMER, Nadine Burger’s Daughter 425 10.200
HAWTHORNE, Nathaniel Ipuinak (Wakefield)1 200 4.800
LOVECRAFT, H.P. At the Mountains of Madness 145 3.480
MELVILLE, Herman Benito Cereno eta Billy Bud2 230 5.280
O’CONNOR, Flannery A good man is hard to find (and Other Stories) )3 245 5.880
HUYSMANS, Joris-Karl A rebours 230 5.520
KUNDERA, Milan L'insoutenable légèreté de l'être4 325 7.800
MALRAUX, André L’espoir 535 12.840
MOLIÈRE Le Tartuffe eta L’Avare5 130 3.120
PROUST, Marcel Du côté de chez Swann 590 14.160
RENARD, Jules Poil de carotte 130 3.120
VILLIERS DE L'ISLE-ADAM Contes Cruels (Vera)6 145 3.480
BACHMANN, Ingebor Simultan7 210 5.670
BERNHARD, Thomas Der Untergeher 160 4.320
BRECHT, Bertolt Leben des Galilei 135 3.645
KAFKA, Franz Antologia8 225 6.075
ROTH, Joseph Redetzkymarsch 405 10.935
SCHNITZLER, Arthur Ipuin antologia9 175 4.725
BUZZATI, Dino Il deserto dei tartari 220 5.280
BUFALINO, Gesualdo Le menzogne della notte 180 4.320
PLATONOV, Andrei Kotlovan(La excavación) 150 4.050
BABEL, Isaak Konarmia(Caballería roja) 120 3.240
ANDREIEV, Leonid Rasskaz o semi poveshennikh(Los siete ahorcados)10 190 5.130
QUIROGA, Horacio Ipuinak(La insolación)11 180 3.780
ROJAS, Fernando de La Celestina 215 4.515
SABATO, Ernesto El túnel 120 2.520
CLARIN, Leopoldo Alas ”Adios, Cordera” eta beste ipuin batzuk12 125 2.625
CARDOSO PIRES, Jose Balada da praia dos caes 280 6.720
FOLE, Anxel A lus do candil 115 2.760
CALDERS, Pere Ipuinak (Aquí descansa Nevares)13 245 5.880
ANDRIC, Ivo Na drini cuprija (Drina ibaiaren gaineko zubia) 460 12.420
KAWABATA, Yasunari Nemureru bijo (Lokartu ederren etxea) 100 2.700

Oharrak

* Itzulpena jatorrizko hizkuntza ez den besteren batzuetatik egiten bada, sorburu hizkuntzei dagozkien tarifen batez bestekoa erabiliko da (orriko ordainak: gaztelania: 21 €; frantsesa, ingelesa, portugesa, italiera: 24 €; gainerakoak: 27 € )

(1) Lehiaketarako Wakefield itzuliko da. Proiektua esleituz gero, ondoren adierazten diren ipuinek osatuko dute liburua: Wakefield / The wives of the dead / Mr. Higginbotham's catastrophe / Young Goodman Brown / Alice Doane's appeal / The ambitius guest / The minister's black veil / Dr. Heidegger's experiment / Earth's Holocaust / The artist of the beautiful / The Great Stone Face / Ethan Brand.

(2) Lehiaketarerako Benito Cereno liburuaren hamar orriak itzuli behar dira. Proiektua esleituz gero, bi obrak itzuli beharko dira.

(3) Lehiaketarako A Late Encounter with the Enemy itzuliko da.

(4) Salbuespen gisa, sorburu hizkuntza frantsesa izango da.

(5) Lehiaketarako Le Tartuffe obraren lehen hamar orriak itzuli behar dira. Proiektua esleituz gero, bi obrak itzuli beharko dira.

(6) Lehiaketarako Vera itzuliko da. Proiektua esleituz gero, ondoren adierazten diren ipuinek osatuko dute liburua: Vera / La torture par l'espérance / L'aventure de Tse-i-la / L'enjeu / La Reine Ysabeau / Le convive des dernières fêtes / Sombre récit, conteur plus sombre / Les demoiselles de Bienfilâtre / La Machine à gloire / Le diner le plus beau du monde / L'Affichage céleste / L'Inconnue / L'Intersigne.

(7) Lehiaketarako Simultan-en lehen hamar orriak itzuli beharko dira. Proiektua esleituz gero, ondoren adierazten diren ipuinek osatuko dute liburua: Simultan / Ihr glückliches Augen / Probleme Probleme / Das Gebell / Drei Wege zum See.

(8) Lehiaketarako Ein Landarzt itzuliko da. Proiektua esleituz gero, beste hauek ere osatuko dute liburua: Betrachtung / Das Urteil / Ein Landarzt / In Der Strafkolonie / Ein Hungerkünstler / Der Heizer.

(9) Lehiaketarako Das Schicksal des Freiherrn von Leisenbohg itzuliko da. Proiektua esleituz gero, horrez gain, ondoren adieratzen diren ipuinek osatuko dute antologia: Der Witwer / Die Toten schweigen / Der blinde Geronimo und sein Bruder / Die Fremde / Die griechische Tänzerin / Wohltaten, still und rein gegeben / Die Weissagung / Der tote Gabriel / Der Tod des Junggesellen / Ich.

(10) Lehiaketarako La insolación itzuliko da. Proiektua esleituz gero, ondoren adierazten diren ipuinek osatuko dute antologia: La insolación / Los buques suicidantes / A la deriva / Los mensú / La gallina degollada / El almohadón de vigas / Una bofetada / El desierto / Un peón / Juan Darien / Los desterrados / Van-Houten / Tacuara-Mansión / El hombre muerto / Los destiladores de naranja / El conductor del rápido / El hijo.

(12) Lehiaketarako "Adios, Cordera" ipuina itzuliko da. Proiektua esleituz gero, horrez gain, beste hauek ere osatuko dute ipuin-bilduma: El diablo en Semana Santa / Mi entierro / La Ronca / El dúo de la tos / El sustituto / El entierro de la sardina / Dos sabios / Pipá.

(13) Lehiaketarako Aquí descansa Nevares-en lehen hamar orriak itzuli beharko dira. Proiektua esleituz gero, ondoren adieratzen diren ipuinek osatuko dute antologia: Aquí descansa Nevares / El desert / El principi de la saviesa / La verge de les vies / Reportatge de l'esbós de la mort / Demá a les tres de la matinada / El sistema Robert Hein / El batalló perdut / Les parets i les barbes / L'espiral / Ruleta russa / Nosaltres dos / Zero a Malthus.