«Zuzenketa-lana: tipula zuritzen II» ikastaroa, Donostian

2022 Urria 11
«Zuzenketa-lana: tipula zuritzen II» ikastaroa, Donostian

Irene Arrarats eta Maialen Berasategirekin (BERRIA egunkaria). Alderdi praktikoa landuko da batez ere.


Norentzat

Erabat edo partez zuzentze-lanetan aritzen direnak, inoiz horretan aritzen direnak, edo jarduera horretan interesa duen edonor.

Helburuak

2018ko ikastaro gehienbat teorikoan, gogoeta egin genuen testuak zuzentzeko lanaz, aintzat harturik zein izan litezkeen ikuspegi orokor baten oinarriak. Oraingo honetan, lan horren alderdi praktikoari heldu nahi diogu bete-betean, zuzenketaren arazo eta gorabeherarik ohikoenetan nondik jo asmatzeko eta testuak hobetzeko estrategiez jabetzeko.

Metodologia

Zuzenketa-lanaren inguruan barneratutako oinarri teoriko batzuk nola aplikatu landuko dugu, egiazko testuekin ariketa praktikoak eginez. Taldekide guztien parte-hartzea sustatuko dugu, haien premietara egokitzeko, eta parte-hartzaileen arteko solasaldia bultzatuko dugu, denon esperientziatik edanez norberaren lana fintzeko.

Irakasleak

Irene Arrarats eta Maialen Berasategi

Noiz eta non

2022ko azaroaren 9an eta 10ean (16:00 - 19:30), Euskaltzaindiaren egoitzan

Izena emateko epea

2022ko urriaren 11tik 21era, biak barne.

Informazio gehiago eta izen ematea, hemen.