«Zuzenketa-lana: tipula zuritzen II» ikastaroa, Bilbon

2023 Otsaila 28
«Zuzenketa-lana: tipula zuritzen II» ikastaroa, Bilbon

Irene Arrarats eta Maialen Berasategirekin (BERRIA egunkaria). 2022an Donostian antolatu genuen ikastaro bera. Alderdi praktikoa landuko da batez ere.


Norentzat

Erabat edo partez zuzentze-lanetan aritzen direnak, inoiz horretan aritzen direnak, edo jarduera horretan interesa duen edonor.

Helburuak

2018ko ikastaro gehienbat teorikoan, gogoeta egin genuen testuak zuzentzeko lanaz, aintzat harturik zein izan litezkeen ikuspegi orokor baten oinarriak. Oraingo honetan, lan horren alderdi praktikoari heldu nahi diogu bete-betean, zuzenketaren arazo eta gorabeherarik ohikoenetan nondik jo asmatzeko eta testuak hobetzeko estrategiez jabetzeko.

Metodologia

Zuzenketa-lanaren inguruan barneratutako oinarri teoriko batzuk nola aplikatu landuko dugu, egiazko testuekin ariketa praktikoak eginez. Taldekide guztien parte-hartzea sustatuko dugu, haien premietara egokitzeko, eta parte-hartzaileen arteko solasaldia bultzatuko dugu, denon esperientziatik edanez norberaren lana fintzeko.

Irakasleak

Irene Arrarats eta Maialen Berasategi

Noiz eta non

2023ko martxoaren 22an eta 23an (16:00 - 19:30), Euskararen Etxean

Izena emateko epea

2023ko otsailaren 28tik martxoaren 8ra, biak barne.

Informazio gehiago eta izen ematea, hemen.