'Zer nahi nauk, Amore?' Literatura Unibertsala bilduman. Liburu-aurkezpena
2026
Ekaina
29
Juan Garzia Garmendiak itzuli du Manuel Rivasen 'Que me queres, amor'? liburua.
Kalean da Literatura Unibertsala bildumako 194. alea: Zer nahi nauk, Amore? Uztailaren 6an aurkeztuko dugu, 10:30ean, Donostiako Udal Liburutegian.
Parte-hartzaileak: Juan Garzia (itzultzailea), Inazio Mujika (Erein eta Igela argitaletxeak) eta Isabel Etxeberria (EIZIE).
Streaming bidez ere ikusi ahal izango da aurkezpena.


