'Zer dabil airean hegan?' Koronabirusari buruzko poema bat hainbat hizkuntzatan
Hitzez osaturiko “antibirus jostari” bat mundu osoan zehar hegan dabil mugak zeharkatuz, haurren etxeetan sartzeko. Koronabirusari buruzko haurrentzako poema bat idatzi du Roberto Piuminik: Zer dabil airean hegan? (Che cos’è che in aria vola?), eta hamaika hizkuntzatan dugu orain, beste hainbeste itzultzaile eskuzabalei esker. Koronabirusari buruzko errimak hogei hizkuntza baino gehiagotan entzungo dira; baita euskaraz ere, Itziar Diez de Ultzurrun Sagalàren eskutik.
Bolognako Liburu Azokaren, CEATLen, FITen eta Italiako Strade eta AITI elkarteen lankidetzari esker sortu da egitasmoa.
Piuminiren poemak dioenez, Opariak dira hitzak, / bidal daitezke erraz, / hazi ederrak bailiran / maite ditugunentzat.
Hemen duzue euskarazkoa.