Zenbat emakume itzultzailek itzultzen dugu euskarara?
Ba al zenekien EHUn Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasketak ezarri zirenetik matrikulatutako ikasleen % 80tik gora emakumezkoak izan direla? Ba al zenekien EIZIEko bazkideen artean % 56 direla emakumeak? Eta ba al zenekien 1990 eta 2017 bitartean euskaratu eta argitaratu diren narratiba-lan guztien artean % 25,34 direla emakumeek itzuliak?
Itziar Murgiondo Agirrek datu horiek eta beste datu interesgarri asko bildu eta aztertu zituen 2018an, Itzulpengintza eta Interpretazioa graduaren amaierako lan gisa, 1990 eta 2017 bitarteko narratiba-lanen itzultzaileen azterketa genero-ikuspegitik izenburupean.
EIZIEn, lan horretako datu esanguratsuenen laburpen bat prestatzeko eskatu genion, eta orain, martxoaren 8aren buelta honetan, zuen esku jartzen dugu, gure arloa nola egituratzen den hobeto ezagutzen lagunduko digulakoan: Zenbat emakume itzultzailek itzultzen dugu euskarara?