«Zeinu-hizkuntzako interpretreak» solasaldia, Tabakaleran

2022 Iraila 22
«Zeinu-hizkuntzako interpretreak» solasaldia, Tabakaleran

Irailaren 29an, 18:00etan, Kutxa Kultur aretoan, Tabakaleran (Donostia).


Aurten, Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna zeinu-hizkuntzako gidari-interpreteekin batera ospatu nahi dugu, eta «Zeinu-hizkuntzako interpreteak» solasaldia antolatu dugu, ESHIE-ZHIE elkarteko kideekin. Euskaraz lan egiten duten zeinu-hizkuntzako interpreteen lanbidea gertuagotik ezagutzea dugu helburu, eta elkarlanean aritzeko bideak jorratzea.

Elkartearen berri eman ondoren, pertsona gorren komunitateaz hitz egingo digute parte-hartzaileek (legeria, nazioarteko zeinu-sistema, pertsona gor-itsuekiko komunikazioa…), bai eta zeinu-hizkuntzen interpretazioaren berezitasunez ere (lan-eremuak, baldintza teknikoak, lan-baldintzak eta prestakuntza). Amaieran, daktilologia-alfabetoaren oinarrizko nozio batzuk erakutsiko dizkigute (agurra, nola aurkeztu…), saio labur praktiko batean.

Parte-hartzaileak: Azalia Gomez Villafañez, Ainitze Laskurain Goirizelaia eta Oihana Munduate Iguaran.

Noiz: Irailak 29 (osteguna)

Non: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Ordua: 18:00 - 19:30

Sarrera librea aforoa bete arte.

Solasaldia streaming bidez ere ikusi ahal izango da.