Vitoria-Gasteiz sarietarako deialdia argitaratu du Gasteizko Udalak

2022 Apirila 7
Vitoria-Gasteiz sarietarako deialdia argitaratu du Gasteizko Udalak

Haur eta Gazte Literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik onenak sarituko dira.


Vitoria-Gasteiz sarietarako deialdia argitaratu du Gasteizko Udalak. Apirilaren 6an argitaratu zen ALHAOn (Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean).

Sari bana emango da, bi sail hauetan:

  • Haur literatura (6-12 urte), diploma eta 9.000 euro.
  • Gazte literatura (13-18 urte), diploma eta 9.000 euro.

Aurkezteko betebeharrak

  1. Edozein hizkuntzatatik euskarara egindako haur eta gazte literaturaren alorreko itzulpenekin —2021. urteko legezko gordailua dutenak— lehiatu ahal izango da Vitoria-Gasteiz Sarietarako.
  2. Itzulpena egin eta argitaratzeko eskatzen diren lege-betekizun guztiak beteta izan beharko dituzte lehiaketara aurkezten diren lanek.
  3. 2021. urtekoa izan beharko du legezko gordailuaren datak.
  4. 2022ko deialdi honetara ezingo dira sail bereko lehiaketara aurkeztu 2020an edo 2021ean sail horretan sarituak izan ziren itzultzaileak.
  5. Sari hauek bateragarriak dira bai beste erakunde batzuek ematen dituztenekin, bai liburuak itzultzeko jasotako dirulaguntzekin.
  6. Ez da onartuko enpresek egindako itzulpen-lanik.

Aurkezteko eta izapideak egiteko epea

2022ko maiatzaren 6an amaituko da epea.