Vitoria-Gasteiz sarietarako deialdia argitaratu du Gasteizko Udalak

2021 Apirila 13
Vitoria-Gasteiz sarietarako deialdia argitaratu du Gasteizko Udalak

Haur eta Gazte Literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik onenak sarituko dira.


Vitoria-Gasteiz sarietarako deialdia argitaratu du Gasteizko Udalak. Apirilaren 9an argitaratu zen ALHAOn (Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean).

Sari bana emango da, bi sail hauetan:

  • Haur literatura (6-12 urte), diploma eta 9.000 euro.
  • Gazte literatura (13-18 urte), diploma eta 9.000 euro.

Nahi adina lan aurkeztu ahal izango dituzte itzultzaileek modalitate batean zein bestean (2020ko lege-gordailua izan behar dute). Ez da onartuko enpresek egindako itzulpen-lanik.

Aurkezteko eta izapideak egiteko epea

2021eko maiatzaren 9an amaituko da epea.

Iaz argitaraturiko HGL itzulpen bat baduzu, animatu!