Vitoria-Gasteiz sarietarako deialdia argitaratu du Gasteizko Udalak
Haur eta Gazte Literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik onenak sarituko dira.
Vitoria-Gasteiz sarietarako deialdia argitaratu du Gasteizko Udalak. Apirilaren 9an argitaratu zen ALHAOn (Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean).
Sari bana emango da, bi sail hauetan:
- Haur literatura (6-12 urte), diploma eta 9.000 euro.
- Gazte literatura (13-18 urte), diploma eta 9.000 euro.
Nahi adina lan aurkeztu ahal izango dituzte itzultzaileek modalitate batean zein bestean (2020ko lege-gordailua izan behar dute). Ez da onartuko enpresek egindako itzulpen-lanik.
Aurkezteko eta izapideak egiteko epea
2021eko maiatzaren 9an amaituko da epea.
Iaz argitaraturiko HGL itzulpen bat baduzu, animatu!