Vitoria-Gasteiz sarien 2024ko deialdia argitaratu da
2024
Apirila
23
![Vitoria-Gasteiz sarien 2024ko deialdia argitaratu da Vitoria-Gasteiz sarien 2024ko deialdia argitaratu da](https://eizie.eus/eu/albisteak/vitoria-gasteiz-sarien-2024ko-deialdia-argitaratu-da/@@images/5ce76021-faff-4e04-961c-dd574b9918f0.jpeg)
Haur eta Gazte Literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik onenak sarituko dira.
Vitoria-Gasteiz itzulpen sarien 2024ko deialdia eta oinarriak argitaratu ditu Gasteizko Udalak, ALHAOn (Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean).
Sari bana emango da, bi sail hauetan:
- Haur literatura (6-12 urte), diploma, zurez eta arbelez eskuz landutako garaikurra eta 9.000 euro.
- Gazte literatura (13-18 urte), diploma, zurez eta arbelez eskuz landutako garaikurra eta 9.000 euro.
Aurkezteko betebeharrak
- Edozein hizkuntzatatik euskarara egindako haur eta gazte literaturaren alorreko itzulpenekin —2023. urteko legezko gordailua dutenak— lehiatu ahal izango da Vitoria-Gasteiz sarietarako.
- Itzulpena egin eta argitaratzeko eskatzen diren lege-betekizun guztiak beteta izan beharko dituzte lehiaketara aurkezten diren lanek.
- 2023. urtekoa izan beharko du legezko gordailuaren datak.
- 2024ko deialdi honetara ezingo dira sail bereko lehiaketara aurkeztu 2022an edo 2023an sail horretan sarituak izan ziren itzultzaileak.
- Sari hauek bateragarriak dira bai beste erakunde batzuek ematen dituztenekin, bai liburuak itzultzeko jasotako dirulaguntzekin.
- Ez da onartuko enpresek egindako itzulpen-lanik.
Aurkezteko eta izapideak egiteko epea
2024ko maiatzaren 21ean amaituko da epea.