Vértice sareak komunikatu bat argitaratu du, Senaturako lizitazioaren harira
Hizkuntza ofizialetarako interpretazio- eta transkripzio-zerbitzuen lizitazioaren harira, Red Vérticeko kide diren 18 elkartek eta unibertsitateen alorreko beste bik lizitazioaren baldintzak gaitzetsi dituzte. Bat egin du EIZIEk adierezpenarekin.
«Espainiar Ganberetan gastuak arrazionalizatzeak ez du berekin ekarri behar profesionalen lan-baldintzen kaltetan kontratatzea hizkuntza-zerbitzuak».
«Kontratazio-sistema berri hau profesionalekin negoziatu gabe ezarri da, eta onuradun bakarra enpresa esleipenduna izango da, ez baitira eskatzen ez ordainsari justuak ez profesional akreditatuak».
Irakurri hemen adierazpena (gaztelaniaz, galegoz, katalanez eta euskaraz).