UEU Udako Ikastaroak: 'Euskara esanindartzeko bidean: adierazkortasuna euskaraz lantzeko eztabaidak, gakoak eta hautuak' (Jakin jardunaldia)
2026
Maiatza
26
Usurbilen, ekainaren 18an eta 19an.
Helburuak
- Euskara adierazkorra sortzeko eta gizarteratzeko gako, irizpide eta azpiegituren inguruan pentsatzea.
- Adierazkortasuna lantzeko bideak hiztunen legitimitatearekin, hizkuntz ideologiekin eta hautu euskaltzaleekin elkarrizketan jartzea.
- Iragan hurbileko esperientziak eta urratutako bideak ezagutzea, gaur egunerako norabideak pentsatzeko.
Nori zuzenduta
- Euskararen adierazkortasuna lantzeko gakoak pentsatu nahi dituenarentzat.
- Bere jardunean erabiltzen dituen hizkuntz ereduez gogoeta egin nahi duen kulturgilearentzat.
- Euskara adierazkorragoa sustatu eta gizarteratzeko bideak landu nahi dituenarentzat.
Non eta noiz
- Usurbilen, ekainaren 18an eta 19an
Informazio gehiago eta izen-ematea, hemen.


