Uda Ikastaroak (EHU). «Itzulpengintza eta teknologia: aurrera eskuz esku, aurrera aurrez aurre», Bilbon

2024 Apirila 25
Uda Ikastaroak (EHU). «Itzulpengintza eta teknologia: aurrera eskuz esku, aurrera aurrez aurre», Bilbon

Elhuyarrek antolatu du ikastaroa.


Herenegun zabaldu zen UPV/EHUko Uda Ikastaroetan izena emateko epea, eta, horrekin batera, ikastaroen xehetasunak argitaratu ziren. Ikus hemen.

Adimen artifiziala boladan dago, eta horrek egungo bizitzako hainbat eremutan du eragina, besteak beste, gizartean eta merkatuan. Gizartean ematen ari den eraldaketak inpaktu zuzena du merkatuan eta kontsumitzeko ditugun moldeetan; eraldaketa horrek eragin zuzena izan du itzulpengintzako sektorean.
Teknologia berrienek itzulpengintzako sektorean izaten ari diren eragina aztertuko da Uda Ikastaroan, bai gizartearen eraldaketaren ikuspuntutik (itzulpengintzako sektoreari buruzko pertzepzioa zein den gizartean), bai adimen artifizialeko azken sistemek sektorean bertan, zerbitzu emateko moduan eta ikerketak garatzeko moduan, izan duen aldaketatik.

Noiz: uztailaren 17an eta 18an
Non: Bizkaia Aretoan (Bilbo) edo online