Txomin Peillen hil da
[Argazkia: Euskaltzaindia]. Ohorezko bazkide izendatu zuen EIZIEk, 2002an.
Txomin Peillen Karrikaburu idazle eta euskaltzain osoa hil da, 90 urterekin.
Sorbonako Unibertsitatean Zientzia (Biologia eta Geologia) ikasketak egin zituen eta hantxe ezagutu zuen Jon Mirande, jatorriz ere zuberotarra. 1962an Igela aldizkari heterodoxoa sortu zuten eta garai hartako euskal hizkuntzaren berritzaileen artean kokatu ziren.
Hainbat aldizkaritako kolaboratzaile izan da Peillen: Gernika, Egan, Euzko-Gogoa eta Eusko Folklore, FLVSD, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, Euskera (Bilbo), Elhuyar (Donostia), Bulletin du Musée Basque (Baiona) eta UZEI.
Peillenek Jon Mendiagueren poema batzuk itzuli zituen gaztelaniara (Xarritonek bilduak), eta EIZIEk Itzulpen Antologia III liburuan bildu zituen, 2002an.