«Testugintza fina, ekin gabe ezin egina» ikastaroa, Bilbon

2026 Apirila 22
«Testugintza fina, ekin gabe ezin egina» ikastaroa, Bilbon

Euskararen Etxean, maiatzaren 20an eta 21ean. Irakaslea: Juan Garzia


Helburua: Euskara jarduera kultural guztietan trebatuz joan garen azken mende erdi honetan, nabarmen agertu da ezinbestekoa dela euskal prosa bere baitatik garatu eta lantzea, auzo-erdarekiko diglosiak testugintzan ezarritako oztopo eta nahasteak ahaleginean gaindituko badira. Bereziki larria da kontua, joskera esaten diogun alderdian, horretan baitira zeharo dibergenteak euskara eta auzo-erdarak, eta tipologia-desberdintasun horrek nahitaez eskatzen baititu hizkuntza bakoitzari egokituriko jokabideak. Joskera ez da soilik perpausen sintaxia, baizik eta esparru zabalagoko kontu konplexu bat, testu-antolaera terminoak bil dezakeena. Morfosintaxitik harago, bada, hona alderdi batzuk erabakigarri direnak euskarazko testuaren joskera egoki eta erosorako:

  • testuaren egitura
  • esaldien eta haien segiden taxuera
  • perpausen barne-antolamendua
  • sintagma luze-konplexuen trataera

Testugileak (idazle, itzultzaile, zuzentzaileak) beti kontuan hartu behar dituen alderdi horiek zehaztu eta aplikatzea da, bada, ikastaro honen helburua. Praktikan oinarrituko gara guztiz, parte-hartzaileek lagin eta aztergaitzat ekarritako testuetatik abiatuta.

Irakaslea: Juan Garzia

Non eta noiz: Bilbon (Euskararen Etxean), 2026ko maiatzaren 20an eta 21ean

Ordutegia: 16:00 – 19:00

Izena emateko epea: 2026ko apirilaren 22tik maiatzaren 4ra, biak barne

  • Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko kideek izango dute lehentasuna.
  • 2026ko maiatzaren 6an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

Informazio gehiago eta izen ematea, hemen.