Testu feministen itzulpengintzari buruzko solasaldia, Tabakaleran
2023ko martxoaren 9an, 18:00etan, Kutxa Kultur aretoan, Tabakaleran (Donostia).
Azkenaldian feminismoaren alorreko testu asko ekartzen ari gara euskarara, eta, apurka, bagoaz corpus txukun bat osatzen. Edukiei dagokienez, testu horiek erdiguneko zein bazterretako gogoeta eta eztabaida feministak elikatzen dituzte; terminologiari eta diskurtsoari dagokienez, berriz, nola eragiten diote elkarri bi alderdi horiek, hau da, gogoetak eta praktikak, batetik, eta testu-sorkuntzak, bestetik? Itzultzaile gisa, zer baliabide dugu testu idatzietako terminologia bateratzeko? Lortzen dugu mugimendu feministaren hizkuntza-ohiturak jasotzea eta haren gabeziak betetzea?
Parte-hartzaileak: Amaia Astobiza Uriarte, Ana Morales Carro, Danele Sarriugarte Mochales.
Noiz: 2023ko martxoak 9 (osteguna)
Non: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)
Ordua: 18:00 - 19:30
Solasaldia streaming bidez ere ikusi ahal izango da.