'Teknologia itzulpengintzaren lagun' - EHUren Udako Ikastaroak

2021 Apirila 20
'Teknologia itzulpengintzaren lagun' - EHUren Udako Ikastaroak

Online ikastaroa zuzenean, 2021eko irailaren 3an.


EHUren Udako Ikastaroetan, Teknologia itzulpengintzaren lagun ikastaroa antolatu dute. Zabalik dago matrikula egiteko epea.

Noiz: Irailak 3

Ordutegia: 09:00 - 16:15

Nori zuzendua:

  • Profesionalak
  • Itzultzaile autonomoak edo itzultzaileak oro har

Helburuak:

  • Itzulpen automatikoari onura ateratzen ikastea.
  • OLI tresnak (ordenagailuz lagundutako itzulpenak egiteko tresnak) itzulpen automatikoarekin batera nola erabili ikastea.
  • Itzulpen automatikoa erabili arren, hizkuntza zaintzen ikastea.
  • Itzulpengintzaren eraldaketari buruz esparru ezberdinetako profesionalen ikuspegia ezagutzea.
  • Itzulpengintzak azken urtetan izan duen eraldaketaz hausnartzea eta iritziak partekatzea.
  • Itzulpengintzan erreferente diren erakundeen lan egiteko modua ezagutzea.

Irakasleak: Paula Alvarez, Jon Arbizu, Ander Irizar, Ixiar Iza, Saroi Jauregi, Elizabete Manterola, Cecilia Rico, Idoia Santamaría, Leire Segura

Hizkuntzak: euskara eta gaztelania

Balio akademikoa: 10 ordu