Solasaldia: «Pepetelaren utopia itzultzea: aurretiko bidea, prozesua eta emaitza»
Iñigo Roque eta Bego Montorio. Durangon, Hitz liburu-dendan, irailaren 24an.
Portugesezko literaturak izango dituzte hizpide Iñigo Roque eta Bego Montorio itzultzaileek solasaldian. Kultura horietatik euskarara ekarritako obrak eta lan horiek euskaratzeko prozesuak aztertuko dituzte, Pepetela idazle angolarraren Utopiaren belaunaldia nobela bikaina ardatz harturik. Iñigo Roquek euskaratu du liburua, eta Bego Montoriok ere ekarriak dizkio euskarari portugesezko lanak.
Portugesezko literaturez gehiago jakin nahi izatera, hortxe aukera.
Noiz: 2026ko irailaren 24an (osteguna), 18:30ean
Non: Hitz liburu-denda (Durango, Artekalea 23)


