Solasaldi birtuala: 'Urruneko interpretazioaz, gertutik'

2021 Maiatza 27
Solasaldi birtuala: 'Urruneko interpretazioaz, gertutik'

Ekainaren 4an, urruneko interpretazioaz hitz egingo du Maria Colerak Jaione Arregirekin.


Pandemiak mundua hankaz gora jarri du, eta interpretazioa ez da salbuespena izan. Egun batetik bestera, interpreteak lanik gabe gelditu ziren. Hala ere, pixka batera, urrunekoaren berri entzuten hasi ginen han eta hemen. Larrialdiko konponbide batzuentzat edo lana ezinbestean aurrera ateratzeko modua beste batzuentzat, leku gero eta handiagoa hartzen ari da urruneko interpretazioa.

Kezka eta errezelo ugari pizten dituen modalitatea bada ere, interpretazio-zerbitzuak eskaintzeko beste aukera bat bihurtu denez, interesgarria iruditu zaigu urruneko interpretazioan eskarmentu handia daukan interprete batekin solasaldia antolatzea, urrunekoaren nondik norakoak gertutik ezagutzeko.

Maria Colera gonbidatu dugu, eta Jaione Arregi interpreteak elkarrizketatuko du.

Noiz: 2021eko ekainaren 4a (ostirala)

Ordutegia: 17:00 – 18:30

Non: Online. Izena eman dutenei saioa hasi baino lehen helaraziko zaizkie saioan sartzeko esteka eta gakoak.

Solasaldira etorri nahi izanez gero, izena eman behar da. Azken eguna, 2021eko ekainaren 2a.

Solasaldiaren amaiera aldean, ikusleek aukera izango dute solaskideei galderak egiteko, baina aurretik ere helaraz dakizkieke, izena emateko inprimakian bertan.