Solasaldi birtuala: 'Nor da Nor: kanpotik eta barnetik'
Apirilaren 27an, Nor da Nor datu-basea gehixeago ezagutarazteko saioa eskainiko dugu, online.
Ezagutzen duzue NdN datu-basea kanpotik, gehienok.
Orain, barrutik erakutsi nahi dizuegu:
- nola sortu zen, zer helbururekin;
- zer eskaintzen du;
- nola elikatzen dugu, norekin;
- non ditugu zailtasunak, zergatik;
- zertan ari gara, nora iristeko…
Hori guztia Nor da Nor taldeko bi lagunek kontatuko digute, Bego Montoriok eta Maite Lopetegik, Mila Garmendiak aurkezturik.
Noiz: Apirilak 27 (asteartea)
Ordutegia: 17:00 – 18:30
Non: Online. Izena eman dutenei saioa hasi baino lehen helaraziko zaizkie saioan sartzeko esteka eta gakoak.
Solasaldira etorri nahi izanez gero, izena eman behar da. Azken eguna, 2021eko apirilaren 26a.
Solasaldiaren amaiera aldean, ikusleek aukera izango dute NdNeko taldekideei galderak egiteko, baina aurretik ere helaraz dakizkieke, izena emateko inprimakian bertan.