Solasaldi birtuala. Aroa Uharte eta Amaia Apalauza, 'Erle langileen amodioak'

2021 Otsaila 12
Solasaldi birtuala. Aroa Uharte eta Amaia Apalauza, 'Erle langileen amodioak'

Otsailaren 23an egingo dugu {JOAN-ETORRIKO HITZAK} egitasmoaren lehen solasaldia.


Irudia: Eunate Romero Leatxe

Aroa Uharteren eta Amaia Apalauzaren arteko elkarrizketarekin estreinatuko dugu { JOAN-ETORRIKO HITZAK } egitasmoa. Apalauzak Uharte elkarrizketatuko du, Kollontairen Erle langileen amodioak liburuaren itzulpena ardatz harturik, eta gonbidatu bat ere izango dute tarte batean berekin, Xabier Olarra itzultzaile eta editoreari solasaldian parte har dezan eskatuko baitiote.

Noiz: 2021-02-23 (asteartea)

Ordua: 17:00 - 18:30

Plataforma: BigBlueButton (Moodle). Izena eman dutenek saioa hasi baino lehen jasoko dituzte plataforman sartzeko helbidea eta pasahitza.

Doan da, baina izena eman behar da. Azken eguna, 2021eko otsailaren 18a.

Solasaldiaren amaiera aldean, ikusleek izango dute aukera solasaldiko protagonistei galderak egiteko, baina aurretik ere helaraz dakizkieke, izena emateko inprimakian bertan.

Oharra: Ikus-entzuleen kopurua mugatua da. EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.

EMAN IZENA


Kollontairen Erle langileen amodioak liburuaren aurkezpen-ekitaldiaren bideoa (Erein, 2020-12-14)