Senaturako lizitazioa dela eta, Vértice sareak bigarren komunikatu bat argitaratu du
Hizkuntza ofizialetarako interpretazio- eta transkripzio-zerbitzuen lizitazioaren baldintza onartezinak salatu nahian.
2023ko abenduaren 20an, Senatuko Mahaiak lizitazio bat argitaratu zuen parlamentu-saioetan katalanez, euskaraz, galizieraz eta valentzieraz esandakoen interpretazio-eta transkripzio-zerbitzuak kanpora ateratzeko, eta Vértice sareak (Itzulpengintzaren, interpretazioaren eta zuzenketaren profesionalen elkarteek osatzen dute sarea) adierazpen bat argitaratu zuen orduan. Lizitazioaren prozesuak ez zuen aurrera egin, eta 2024ko martxoaren 6an beste bat argitaratu zen, baina baldintzak onartezinak dira oraindik.
Irakurri hemen bigarren adierazpena (ES, GL, CA, EU).