Itzulpengintzari eskaini diote profesionalen eguna Sarako Idazleen Biltzarrean
EIZIEk ere parte hartuko du jardunaldian, apirilaren 7an.
Sarako Idazleen Biltzarraren baitan, itzulpengintzari eskaini diote profesionalen eguna, itzulpenaren nondik-norakoak molde osoan aipatzea duelarik xede: hizkuntzei lotutako testuingurua, itzulpenaren ezaugarri eta zenbakiak, arlo horretako antolaketa profesionala, argitaratzaileen estrategiak eta eragile bereziki publikoen politikak.
Mintzaldiak Sarako Lur berri gelan izango dira, 2026ko apirilaren 7an.
Egitaraua
9:30 - 10:45
«Euskal literatura eta itzulpena: hizkuntza ingurumen honetan zein toki, zein garrantzi, zein harreman».
Elizabete Manterola, Itzulpengintza eta Interpretazio Graduko irakaslea eta ikertzailea EHUn.
11:00 - 12:15
«Euskal literatura itzuliaren merkatua: gaur egungo ekoizpena eta estrategiak».
Peio Uhalt, Baionako ELKAR liburu-dendako arduraduna.
12:30 - 14:00 Bazkaria
14:15 - 15:30
«EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea: ereduzko itzulpengintza baterako ekarpenak eta lanbidearen erronkak».
Fernando Rey, EIZIEko kidea eta literatur itzultzailea.
15:45 - 17:00
«Euskal literatura-sorkuntza nazioartean zabaltzen lagundu: Etxepare euskal institutuaren ekimenak».
Imanol Otaegi, Etxepare institutuko kultura zuzendaria.
Ikus hemen informazio osoa eta izena emateko bidea.


