«Rifqa: Honengatik egiten dugu dantza» errezitaldia, Iruñean

2025 Martxoa 26
«Rifqa: Honengatik egiten dugu dantza» errezitaldia, Iruñean

Martxoaren 29an izango da, Biltoki elkartean (Txantrea), EIZIEren Batzar Nagusiaren baitan. Emanaldia publikoari irekia izango da.


Aurten, EIZIEren eguna bihurtu nahi izan du elkarteak urteroko batzar nagusia, eta batzarrak berezkoak dituen eginkizunen ondoren, festa-giroan jarraituko dute Euskaldunon Biltokira hurbiltzen diren bazkideek.

Ekitaldi kultural bat ere antolatu dute, publikoari irekia. Errezitaldi musikatu bat izango da bileraren ostean eta bazkalaurretik, eta gonbidatua da hurbildu nahi duen oro.

«Rifqa: Honengatik egiten dugu dantza» emanaldian, Mohammed el-Kurd poeta palestinarraren poema itzuliak izango ditugu entzungai. Eider Beobide itzultzaileak errezitatuko ditu poemok, Xalba Ramirezen eta Peru Galbeteren musikaz lagundurik. 

Bazkariaren bueltan jarraituko dute bazkideek kontu-kontari (hori ez da irekia).

Ekar itzazue zuen lagunak ere!