«Puntuazioa: testuak antolatzeko giltza» ikastaroa

2025 Martxoa 19
«Puntuazioa: testuak antolatzeko giltza» ikastaroa

Donostian, apirilaren 8tik 10era (3 saio). Irakaslea: Juan Garzia.


Helburuak: Lehen-lehenik, puntuazioaren garrantziaz ohartarazi nahi da; alegia, puntuazio txukuna erabiltzea ez dela luxua edo maisukeria, edozein testugilek irakurleari zor dion gutxieneko ahalegina baizik. Hori garbi dagoela, irakaskuntza formalak zoritxarrez oso alde batera utzia duen puntuazio-trebakuntza oinarrizkoa ematea (edo osatzea) dugu eginkizun zehatza. Jakina, oinarriok landuz testu egokiagoak eta irakurgarriagoak idazteko gaitzea da azken xedea.

Irakaslea: Juan Garzia

Non eta noiz: Donostian (Euskaltzaindiaren egoitzan), 2025eko apirilaren 8tik 10era (3 saio)

Iraupena: 9 ordu

Ordutegia: 16:00 – 19:00

Prezioa:

  • EIZIEko bazkideentzat: 90,00 euro
  • Bazkide ez direnentzat: 135,00 euro
  • Red Vértice osatzen duten elkarteetako bazkideentzat: 110,00 euro

Izena emateko epea: 2025eko martxoaren 19tik 27ra, biak barne

  • Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko kideek izango dute lehentasuna.
  • 2025eko apirilaren 1ean jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

EMAN IZENA