«Postedizio lantegia», Donostian eta Bilbon

2020 Otsaila 25
«Postedizio lantegia», Donostian eta Bilbon

«Postedizio lantegia» antolatu du EIZIEk, Donostian eta Bilbon.

Lantegi honetako bi saioetan, parte-hartzaileek aukera izango dute itzultzaile automatikoetara hurbiltzen hasteko. Eduki teorikoak hiru atal nagusitan banatuko ditugu:

  1. Itzulpen automatikoaren oinarriak
  2. Itzulpena, postedizioa eta zuzenketa
  3. Postediziorako gidalerro orokorrak

Eduki horiei buruzko gako gutxi batzuk emango ditugu, eta praktikari eskainiko diogu saioen zatirik handiena.

Irakasleak: Nora Aranberri eta Uxoa Iñurrieta

Noiz:

  • Donostian: 2020ko martxoaren 24an eta 25ean
  • Bilbon: 2020ko martxoaren 31n eta apirilaren 1ean

Ordutegia: 16:00 - 20:00

Izena emateko epea: 2020ko otsailaren 25etik martxoaren 6ra, biak barne

Informazio gehiago eta izen ematea.