Poesiaren Nazioarteko Eguna. Poema errezitatuak

2023 Martxoa 21
Poesiaren Nazioarteko Eguna. Poema errezitatuak

Martxoaren 21ean Poesiaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta, oraingo honetan, EIZIEk egitasmo berezi bat prestatu du egun honetarako.


Lagunartera jo dugu poesia eske. Poema itzuli bat helarazteko eskatu dizuegu poesiazaleoi, audio edo bideo batean grabaturik. Elkartearen webgunean jarri ditugu jaso ditugun guztiak, denon eskura.

Bina liburuko bi sari ere zozketatu ditugu, agindu bezala, eta lagun hauek izan dira irabazleak: Gurenda Serrano eta Bego Montorio.

Zorionak irabazleoi, eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi!