Patxi Apalategi itzultzailea zendu da

2025 Ekaina 11
Patxi Apalategi itzultzailea zendu da

Atzo hil zen itzultzaile gipuzkoarra, 80 urte zituela.


[Argazkia: Berriatik hartua]

Soziologian eta Filosofian lizentziatu zen, Parisen, 60ko hamarkadaren amaieran, eta 70-80ko hamarkadetan hasi zen itzultzen, frantsesetik eta gaztelaniatik batez ere.

Besteak beste, Gustave Flauberten bi liburu utzi dizkigu euskaraturik Apalategik, horietako bat Literatura Unibertsala bilduman: Madame Bovary (Ibaizabal, 1993). Liburu hori, geroago, 2012an, Urrezko Bibliotekan berrargiratu zen, Elkar argitaletxean.

Berari zor dizkiogu, halaber, Tintinen lehen itzulpenak (Tornasol arazoa, Ilargira bidean eta Ilargira oinez). Poesian, berriz, Apalategiri esker irakur dezakegu osorik euskaraz Baudelaireren Les fleurs du mal / Gaitzaren loreak erreferentziazko obra nabarmena (Balea Zuria, 2019).

Frantsetik ez ezik, gaztelaniatik ere itzuli zituen zenbait lan ezagun: Miguel Delibes idazlearen Kastila zaharreko kontu zaharrak, Pio Barojaren Altzateko Jaun-en kontu-zaharra eta Miguel de Unamunoren Unamuno Rizal-i begira —hirurak La Primitiva Casa Barojak argitaratuak eta Delibesena Hiriak 2002an berrargitaratua—.