Paolo Giordanoren 'Kutsaldian' liburua itzuli dute Xabier Olarrak eta Fernando Reyk
Covid-19aren krisian ardazturiko lehen lana da, Erein argitaletxeak plazaratua.
Otsailaren 29an hasi zen Paolo Giordano (Turin, Italia, 1982) Kutsaldian idazten, oraindik gaitzak herrialdea itxialdian sartzeko egun gutxi falta zirela. Pandemia indarrez zabaltzen joan ahala, gogoetak biltzen segi eta txatalez txatal osatu du liburua idazleak. COVID-19aren krisian ardaztutako lehen lana bihurtu da hala.
Ohiko bizimodura itzultzeko gogoaren gainetik gaurko munduaren konplexutasunaz pentsatu beharraz ari da; bizi dugun garaiaz eta aurretik zain zeuden eginbehar kolektiboez.
Erein argitaletxeak plazaratu du euskaraz, Xabier Olarraren eta Fernando Reyren itzulpenean, eta BERRIAk doan eskuratzeko modua eman du bi egunez: apirilaren 19an eta 20an.
Itziar Ugartek elkarrizketatu du idazlea, eta Berrian dago irakurgai: «Ez gaude bizi garen globalizazioaren maila berean»
Bestalde, idazleak mezu bat bidali du bideoz grabaturik (hemen).