Nondik hasi?: argitaletxeentzat itzultzen hasteko gida
ACEtt elkarteak EIZIEren laguntzaz antolaturiko tailerra (gaztelaniaz).
- Noiz: 2020ko otsailaren 11n
- Non: EHUren Letren Fakultatean (Gasteiz), 0.06 ikasgelan
- Ordutegia: 17:00 - 20:00
Tailerrari buruz
Edozein alorretako itzutzaileek eta ofizioan hasi berriek har dezakete parte tailerrean. Argitaletxeekin lan egiteari buruzko berezitasunak aurkeztea (sektorera hurbiltzea, kontratuak, tarifak…) eta, era berean, etorkizuneko lankideak harremanetan jartzea du helburu.
Paula Agirianori buruz
Paula Agiriano Aizpurua (Donostia, 1986) itzultzaileak liburuak, testu juridikoak eta ikus-entzunezkoak itzultzen ditu. Salamancako Unibertsitatean egin zituen ikasketak; praktikaldi eta formazio saioen bidez hainbat herrialdetan ibilia da, eta, besteak beste, honako argitaletxe hauentzat egin du lan: Salamandra, Gallo Nero, AdN, Armaenia eta Penguin Random House.
Izena ematea
Izena emateko epea otsailaren 10ean amaituko da.
Horretarako, bete ezazu hemen topatuko duzun formularioa, eta bidali helbide honetara: inscripciones@acett.org. Gaiaren eremuan idatzi, mesedez, «Por dónde empezamos: Vitoria».