Naroa Zubillagak eta Irene Hurtado de Saratxok irabazi dituzte Vitoria-Gasteiz Itzulpen sariak
2002 urteaz geroztik, Vitoria-Gasteiz Sariak ematen ditu Gasteizko Udalak, haur eta gazte literaturako lanen euskararako itzulpen onenak nabarmentzeko.
Naroa Zubillaga Gomezek irabazi du haur literaturako itzulpenaren saria, Annette Pehnt, Josephine Mark eta Jutta Bauer egileen Zipotz liburuaren itzulpenagatik (Astiberri).
Gazte literaturaren saria, berriz, Irene Hurtado de Saratxo Mendietak irabazi du, Hugo Pratten Itsaso gaziaren balada bat liburuaren itzulpenagatik (Astiberri).
Epaimahaia Karlos Del Olmo Sernak, Ainara Ruiz Benitok, Itziar de Blas Fernandez de Gamarrak, Miren Ibarluzea Santistebanek eta Karlos Zabala Oiartzabalek osatu dute.
Ikusi albiste osoa ALEAn.
Zorionak, Naroa eta Irene!


