Nami Kanekok irabazi du Etxepare - Laboral Kutxa itzulpen saria

2021 Urria 1
Nami Kanekok irabazi du Etxepare - Laboral Kutxa itzulpen saria

Bernardo Atxagaren 'Soinujolearen semea' liburuaren itzulpenagatik.


Nami Kanekok zuzenean itzuli du euskaratik japonierara Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea (Pamiela, 2003), eta, lan horren kalitatea aitortzeko asmoz, Etxepare – Laboral Kutxa sariaren zazpigarren irabazle izendatu du epaimahaiak. Shigeki Tabata editorearen gidaritzapean, Shinchosha argitaletxeak plazaratu du lana.

Kanekoren itzulpena «kalitate handikoa» dala adierazi du epaimahaiak, eta itzultzaileak «euskarazko lana japonieraz emateko egindako hautuak»  ere azpimarratu ditu. Itzultzailearen ibilbidea ere aintzat hartu dute, «euskaratik zuzenean itzultzeaz gain bere ikerketa lana ere arlo horretan ari baita egiten». 2016an ere, Kanekok irabazi zuen Etxepare – Laboral Kutxa saria, Kirmen Uriberen Mussche itzultzeagaitik. 

Ikus Etxepareren albistea.

Zorionak, Nami!