Naiara Bitorikak, Leire Arrillagak eta Ilargi Garcíak irabazi dituzte euskarazko ikus-entzunezkoen XIV. ATRAE sariak
Naiara Bitorika Sánchezek jaso du bikoizketarako itzulpen onenaren saria. Azpitituluetarako itzulpen onenarena, berriz, Leire Arrillaga Zabaletak eta Ilargi García Barrenak.
Ikus-entzunezko itzulpenen kalitatezko lanak eta horien egileak ikusarazteko antolatzen dituzte urtero sariak.
2026ko azaroaren 21ean izan zen sarien banaketa-ekitaldia, Malagan, eta honako hauek jaso zuten saria:
- Euskarazko bikoizketarako itzulpen eta moldaketa onena: Naiara Bitorika Sánchezek, Astérix & Obélix: Le combat des chefs filmerako lanagatik.
- Euskarako azpitituluetarako itzulpen onena: Leire Arrillaga Zabaletak (itzultzaile) eta Ilargi García Barrenak (zuzentzaile), Holland filmagatik.
Honako hauek osatu zuten epaimahaia: Xabier Izagirre Aizpitarte, Josu Amundarain San Martín, Bego Montorio Uribarren, Urtzi Urkizu Adrián eta Paula Llario Alegre.
Banaketa-ekitaldia ikusgai, hemen.
Informazio guztia, ATRAEren webgunean.


