Naiara Bitorikak, Leire Arrillagak eta Ilargi Garcíak irabazi dituzte euskarazko ikus-entzunezkoen XIV. ATRAE sariak

2026 Azaroa 27
Naiara Bitorikak, Leire Arrillagak eta Ilargi Garcíak irabazi dituzte euskarazko ikus-entzunezkoen XIV. ATRAE sariak

Naiara Bitorika Sánchezek jaso du bikoizketarako itzulpen onenaren saria. Azpitituluetarako itzulpen onenarena, berriz, Leire Arrillaga Zabaletak eta Ilargi García Barrenak.


Ikus-entzunezko itzulpenen kalitatezko lanak eta horien egileak ikusarazteko antolatzen dituzte urtero sariak.

2026ko azaroaren 21ean izan zen sarien banaketa-ekitaldia, Malagan, eta honako hauek jaso zuten saria:

Honako hauek osatu zuten epaimahaia: Xabier Izagirre Aizpitarte, Josu Amundarain San Martín, Bego Montorio Uribarren, Urtzi Urkizu Adrián eta Paula Llario Alegre.

Banaketa-ekitaldia ikusgai, hemen.
Informazio guztia, ATRAEren webgunean.