Marzel Etxehandi apaiz eta itzultzailea zendu da
Lan handia egin zuen euskararen eta euskal kulturaren alde.
Eiheralarren (Nafarroa Beherea) jaio zen Martzel Etchehandy Gueçamburu, 1932ko uztailaren 26an, eta azaroaren 15ean zendu da, Belokeko monasterioan (Ahurti, Lapurdi). Teologian (Estrasburgoko Unibertsitatea) eta Zientzia Biblikoetan (Erromako Institutu Bibliko Pontifikala) lizentziaduna, beneditarra, Belokeko monasterioaren liburuzain eta itzultzailea izan zen. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1962an, eta ohorezko, 2010ean. Exonomastika lantaldean (1993-1995) jardun zuen, batez ere.
Euskal ondarearen zaintzaile fierra eta euskaltzale porrokatua izan zen Etchehandy. Grégoire Joannateguy-ren Alemaniara deportatua itzulpena ondu zuen 2003an, baina bere lanik esanguratsuena 2007an ondu zuen, hain zuzen, Elizen Arteko Biblia [nafar-lapurteraz].
Iturria: Euskaltzaindia eta Berria.
Argazkia: FOKU (Berria)


